On Bosco Sariak | Salestarrak Magale Urnieta

On Bosco Sariak

Berriak

Aurtengoan Urnietako Salestar ikasteak, Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak 2. Mailako ikasleen bitartez parte hartu dute Zaragozako On Bosco Saria lehiaketan; Domotic House izenekoa, hauek Adinberri eta Zorroaga Fundazioekin batera lana egin dute eta helbura mendokatasuna eta behar bereziak dituzten pertsonei eguneroko bizitza erraztea izan dute.

Martxoaren 10etik 12ra, Zaragozako Salestar ikastetxeak On Bosco sariak 33. edizioa Diseinu eta Berrikuntza Teknologikoari buruzkoa jaso dute. Aurtengoan 57 proiektuk parte hartu dute, gai desberdinetakoak: Industria, Komunikazioak, Osasun Zientziak eta Gizarte Zientzia eta Juridikoak izan dira.

On Bosco saria etorkizunean enpresa proiektuak izan daitezken ekimen sortzaileen erakustokia izan ohi da. Aurkeztutako proiektu guztiak nahi duen orontzako Zaragozako Salestar ikastetxeko kiroldegian ikusgai izan dira martxoaren 11 eta 12an.

Sariak arlo desberdinetan sailkatuko dira. Lau lehenego sari izango dira 1500euro bakoitzarentzat gehi sari berezia eta diploma. 750 eurotako beste lau bigarren sari gehi sari berezia eta diploma.

On Bosco Sariaren arrakasta nagusia hainbat instituzio, unibertsitate eta enpresak parte hartu dute laguntzaile, babesle edo hornitzaile bezala izan da. Denak elkar hartu dute gazteek bultzatutako berrikuntza teknologikoa aurrera eramaten.