On Bosco Saria
Badira urteak “Premio Nacional Don Bosco” lehiaketan parte hartzen dugula. Sari honen helburua, ikasle, irakasle eta zentruen ekimena, talde lana eta ekiteko izaera aitortzea da. Guzti hau, berrikuntza eta ikerketa proiektuak martxan jarriz egiten dugu.
Aurtengo 34.go edizioan iazko emaitza onak errepikatu ditugu. Dakizuen bezela aurreko ikasturtean Domotikako ikasleek ikasenpresan sortu zuten “Domotic House” proiektua finalera iritsi zen. Hori dela eta, taldea Zaragozara joan zen proiektua epaimahaiari aurkeztera.
Ikasturte honetan ere Ikasenpresan sustatzen diren berrikuntza proiektuak aurkeztu ditugu, bai robotikakoak eta baita domotikakoak ere. Ikasleak ikertzen eta sortzen dituzten ekimenak, industria 4.0. rekin lerrokatuta daude. Besteak beste, biki digitala, PLC programa eta plaka fotobotailkoaren inguruko proiektuak martxan jartzen ari dira.
Esaterako, Robotikako ikasle talde bat makina industrialen biki digitalak sortzen ari da denbora eta errekurtsoak optimizatzeko; beste talde bat berriz, biltegiak automatizatzen industria prozesuan erosotasuna, azkartasuna eta segurtasuna sustatzeko. Azkenik, Domotikako ikasleak kontsumo pribaturako energia fotoboltaikoa bultzatzen duen proiektu interesgarri bat sortzen ari da.
Eguberritako oporretara joan aurretik, berri oso ona jaso genuen. Edizio honetan, ekoizten ari garen bi proiektu iritsi dira finalera; Guretech (negutegi adimentsua) eta Lightsound predator (abeltzantza segurua). Ikasleak burubelarri dabiltza berrikuntza eta ikerketa proiektu hauek landuz. Hori dela eta, espero dugu finalean emaitza positiboak izatea eta 34. edizio honetan, pandemia egoerak ahalbideratzen badigu behintzat, Zaragozara bidaia egitea.