On Bosco eguneko azoka | Salestarrak Magale Urnieta
On Bosco azoka

On Bosco eguneko azoka

Berriak

IKASLEEN IDEIA ETA PROIEKTUAK, ON BOSCO EGUNEKO PROTAGONISTAK. 

 

Covid-19 dela eta aurten ezin izan dugu On Bosco astea beti bezala ospatu. Atzean utzi ditugu magoak, musikariak eta jolasketa ordu luzeak. Hala ere, ikas komunitatearentzat hain garrantzizkoa den egun hau ikaslegoari protagonismoa emanez ospatu nahi izan dugu, beti ere segurtasun neurri guztiak bermatuz. Horregatik, euren ideia eta proiektuak aurkezteko azoka bat antolatu dugu.

 

Ideiak hauek Ikasenpresa moduloan sortuak eta ekoiztuak izan dira. Iraila hasieratik merkatuko beharrak aztertzen egon dira eta konponbide berritzaileak asmatu dituzte Bigarren Mailetako Lanbide Heziketako ikasleek. Era guztietako ikasenpresak aurkeztu dituzte ikastetxeko azokan, esaterako, gurpil aulkiak, biki digitalak, nekazaritzarako segurtasun neurriak, musukoentzako konponbide berritzaileak eta linoleoak.

 

Ikasenpresa bakoitzak bere Stand-a izan du eta bi orduz egon dira DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketa-ko beste ikaslegoari aurkezten. Oso giro ederra sortu da jolastokian eta sormena eta ideia berritzaileak ikusteko aukera izan dugu guztiontzat atsegina izan den egun honetan.