On Bosco asteko ekintzak | Salestarrak Magale Urnieta

On Bosco asteko ekintzak

Berriak

Ohikoa denez gure ikastetxean urtarrilaren amaieran Gaztedi Asteko ekintzetan barneratzen gara. Joan den ostegunean hasi ziren hitzaldiak ikastetxeko ikasle guztiei zuzenduta; txandaka aurrena DBHkoak eta gero Lanbide Heziketa eta Batxilergokoak eguneroko gaiekin zerikusia ez duten beste hainbat gai lantzen dituzte, beraien bizitzarako baliagarriak izango direnak.

Ostegunean “Alcohólicos Anónimos”eko hiru kide etorri ziren beraien aitorpenak kontatzera bai gaztetxoenei eta baita helduenei zirrara handia sortu arazi zien; beraien bizipenak, zulo ilun baten murgilduta nola atera jakin gabe, hauen sentimenduak azaldu zituzten eta eskerrak eman zizkien entzulei jasotako goxotasunagatik.

Ostiralean, Cesare Maglioni italiarrak, hondakinekin ditugun arazoei buruz hitz egin zigun, batipat itsasora botatako zaborrekin. Maglioni, HONDAR 2050 proiektuan parte hartzailea da eta Eukadiko itsasertzean dauden hondakinen inguruko dokumental bat egiten ari da. Lan hau udaberrian Donostiako Aquariumen aurkeztuko da. Oso elkarrizketa interesgarria izan da eta itsasoetara botatzen diren hondakinen prebentzioa eta kontzientziazioa izateko balio izango duela espero dugu.