Odol emaileak | Salestarrak Magale Urnieta

Odol emaileak

Berriak

Abenduaren 20an (10:00- 13:00) , Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartekoak izan dira gure ikastetxean, urtero bezala odola biltzeko asmotan.
Aurretik, ikastetxean antolatzen den heziketa ordua izeneko saioan Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartekoek hitzaldi bat eskaini zieten ikasle guztiei gaiaren garrantziaz jabetzeko. Parte hartzea bikaina izan da hitzaldian eta baita gure ikasleen eskuzabaltasuna odola emateko garaian ere.

Mila esker zuen borondatearengatik.