Odol emaileak ikastetxean | Salestarrak Magale Urnieta

Odol emaileak ikastetxean

Berriak

Otsailaren 26ean (10:00- 13:00) , Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartekoak izan dira gure ikastetxean, urtero bezala odola biltzeko asmotan.

Aurretik, ikastetxean antolatzen den heziketa ordua izeneko saioan Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartekoek hitzaldi bat eskaini zieten Lanbide Heziketa eta Batxilergoko ikasle guztiei gaiaren garrantziaz jabetzeko. Parte hartzea bikaina izan da hitzaldian eta baita gure ikasleen eskuzabaltasuna odola emateko garaian ere.

Mila esker zuen borondatearengatik.