Odol-emaileak ikastetxean | Salestarrak Magale Urnieta

Odol-emaileak ikastetxean

Berriak

Azken urte hauetan egin ohi dugun moduan, aurten ere Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko kideak gure artean izan ditugu.

Azaroaren 22an (9: 30-13:00 arte), Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartekoak izan dira gure ikastetxean. Gazteak ikasten duten zentrora hurbilduz, gazteei parte hartzeko aukera ematen zaie, eta, ziurrenik, etorkizunean berriz ere egingo dute. Horrela, Elkarteak emaile berriak erakar ditzake.

Ekintza hau egin aurretik, ikasleek gaia lantzen dute tutoreekin gelan, keinu handi horren garrantziaz jabetzeko. Ikasle askorentzat hau izango da odola emateko lehen aukera.

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei.