Mirian Garcia Etxeberria
Miriam Garcia Etxeberria -Orio, 1988-, MYR Komunikazio Grafikoaren arduraduna. Komunikazioa eta diseinua ditu ogibide, eta baita jendartean aldaketa eragiteko lanabes ere. Aldaketa behar horretatik sortu da proiektu hau, moldeak hautsi eta egiteko modu berriak martxan jartzeko asmoz.
2020an, Miriamek Diseinuko goi-mailako ikasketak amaitu zituen Urnietako Salesiar ikastetxean. Une horretatik aurrera, bere negozio eta proiektu pertsonalean hasi zen lanean, eta 2021eko urtarrilean eman dio hasiera bere abentura profesionalari. Hurrengo lerroetan irakur dezakezue Miriamek egiten duen lanari buruzko informazioa.
Diseinuak mezuak eta iruditeria sortzen ditu, errealitateak irudikatzen ditu eta ez da neutroa. Bada garaia diskurtso grafiko androzentrista aldatzeko eta jendarte osoarentzat diseinatzeko.
Diseinua tresna eraldatzaile indartsua dela uste du; horregatik, ikuspegi feminista txertatuko du bere lanetan, bai prozesuetan eta baita emaitzetan ere, aldaketa sozial eta jasangarriaren alde lan egiteko.
“Diseinu feminista ez da estiloa, jarrera baizik”
Bide hori guztia euskaraz egiteko hautua egin du, badakielako hizkuntza eta generoa gurutzatzen direla eta hizkuntza hautu kontziente bat ahalduntzeko eta boteretzeko tresna gisa ulertzen duelako.
Zorterik onena opa dizugu Miriam!