Michelinera bisita | Salestarrak Magale Urnieta
Michelin

Michelinera bisita

Berriak

Batxilergoa 1. mailako ikasleek Lasarteko Michelin ikusi dute.

Start Innova Diario Vascok bultzatutako hezkuntza programa da, eta Gipuzkoako gazteen artean espiritu ekintzailea sustatzea du helburu. Ekimen honetan, gazteek proaktibitatea, etorkizuneko ikuspegia, planifikatzeko gaitasuna, komunikatzeko trebetasuna eta abar lantzen dituzte. Aukera bikaina da espiritu ekintzailea garatu eta ideiak errealitate bihurtzen ikasi nahi duten gazteentzat.


Programa honen barruan, Batxilergoko 1. mailako gure ikasleek, gaur, Michelinek Lasarten dituen instalazioak bisitatu dituzte. Michelin, gure ikasleen enpresa mentorea da. Bisita gidatuan, gure gazteek pneumatikoen fabrikazio-prozesua ezagutu ahal izan dute, lehengaiak hartzetik produktu amaituraino, baita pneumatikoen historia eta teknologia ere.