
María Rivier eguna eta Santa Ageda
Astelehena egun berezia izan zen Magale ikastetxean. Goizean, María Rivier eguna ospatu
genuen. Urtero bezala, ikastetxeko kide guztiek parte hartu zuten ospakizun honetan eta,
txikienek bereziki, jolas dibertigarrietaz gozatu zuten. Arratsaldean, Santa Ageda bezpera
ospatu genuen. Giro hotza izan arren, ikasleek azkar berotu zituzten ahotsak bertso eta koplak
era zoragarrian abestuz.