Magalen telelana Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan | Salestarrak Magale Urnieta
Telelana Magalen

Magalen telelana Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan

Berriak

Ez gara garai erraza pasatzen ari, baina Magale ikastetxeko hezkuntza komunitate osoa egoera berri honetan ongi egokitu da , digitalizazioak eskaintzen dituen aukera anitzei esker. 

Txiki txikitatik hasita,   Haur Hezkuntzako irakasleak harremana eta gertutasuna mantentzen ari dira  ikasle eta familiekin. Horretarako, bideo bidez tailerrak, ipuinak, abestiak edota gelan egiten dituzten beste hainbat jarduera helarazten dizkiete. Gertutasun horretan irakasleak gurasoei esker, haurren bideo eta argazkiak jasotzen ari dira eta horrek poztasun handia ekartzen du guztiontzat.

Lehen hezkuntzako 1., 2., eta 3. mailako irakasleak Educamos plataforma digitalaren bitartez ari dira haurrei zereginak bidaltzen eta hauek ere eguneroko harremana mantentzen dute umeen jarraipena eginez. Beraien zalantzak argitzeko edota behar duten laguntza eskaintzeko  hor daude irakasleak ordenagailuen beste aldean .

Lehen hezkuntzako 4., 5., eta 6.mailako ikasleak berriz beraien chromebookak erabiliz egunero egin beharreko lanen plangintza jasotzen dute 09:15tan eta goizean zehar lan horiek egiten doaz Classroom eta Drive erabiliz. Zalantzak dituztenean irakasleei galdetzen dizkiete eta hauek ere konektatuta daudenez momentuan erantzuten diete. Gainera egiten dituzten lanen feedbacka ere ematen die irakasleek beraz berain ikaskuntza prozesuak aurrera darrai. 

Beraz haurren heziketan gertutasuna eta jarraipena egiten ari da Magale ikastetxeko irakaslegoa eta familiak ere gustura daude jasotako erantzunarekin. 

Hementxe L.H. 4. mailako ikasle baten egunerokotasuna: