
Magale gure zirkua
Haur hezkuntzako 3,4 eta 5 urteko ikasleak adimen anitzetan oinarritutako zirkuko proiektua lantzen aritu dira hiruhileko honetan. Proiektu honetan zirkuan ze artista dauden, nola bizi diren edo nola entrenatzen duten ikasi dute. Proiektuarekin amaitzeko ikusi nolako ikuskizun polita egin zuten. Etorkizuna badago Euskal Herriko zirkuan! Covid egoera dela eta ezin izan ziren ikusleak sartu.