Ludopatiari buruzko hitzaldia | Salestarrak Magale Urnieta
Ludopatia

Ludopatiari buruzko hitzaldia

Berriak

Magale Salestar Ikastetxeko DBH4. maila eta OLHko ikasleei zuzendua

 

Aste honetan, Josean, BIBE (Bizi Berria), Gipuzkoako ludopatia eta gainerako adikzio psikologikoen errehabilitazio elkarteko kidea izan dugu gure artean. Gure gonbidatuak hitzaldi bat eskaini die DBHko 4. mailako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleei. Landu duten gaia: “Joko arduratsua” izan da.

 

Gizartea kezkatzen duen gaur egungo gaia da. Joseanek, joko eta apustuetarako plataformei buruz hitz egin die, baita bideo-jokoek gazteengan eragiten duten mendekotasunari buruz ere. Gure hizlariak ludopata batek igarotzen dituen faseak azaldu ditu, egoera larri batera iritsi arte. Halaber, zer arrisku dauden, zer teknika erabiltzen dituzten plataforma horiek beren bezeroak lortzeko, eta abar.. azaldu die. #ekintzabibebiziberria

 

Oso hitzaldi interesgarria izan da, ikasleen arreta bereganatu duena.