Larrialdiak Proiektua | Salestarrak Magale Urnieta
Emergencias - Larrialdiak

Larrialdiak Proiektua

Berriak

Larrialdiak Proiektua Lekaio Kultur Etxean.

Datorren martxoaren 12an, arratsaldeko 18:00etan Magale ikastetxeko DBH-3ko ikasleek Lekaion “LARRIALDIAK” proiektuaren erakusketa aurkeztuko dute. Proiektu honetan 8 larrialdiren inguruan ikerketa egin dute eta larrialdi bakoitzaren aurrean nola erantzun behar duten ikasi dute. Ikasitakoarekin hormairudiak prestatu dituzte eta baita mugikorretan erabili ahal izateko app bat garatu ere.

Proiektua aurrera eramateko hainbat informazio bilatu behar izan dute, horien artean Donostia Ospitalera bisita egin zuten.

Proiektuaren amaiera Lekaioko erakusketa prestatzea izan da eta bertan, ikasitakoa herritarren zerbitzura jarriko dute. Egun horretan nahi duen orok izango du Lekaion aurkeztuko den erakusketara gerturatzeko aukera eta ondorengo egunetan Magale ikastetxeko galerian ikusgai jarriko dira hormairudiak.

 

Argazkiaren azpialdean: “DBH-3ko ikasleak ospitalera egin zuten bisitaldia”