Larrialdi klimatikoa proiektua | Salestarrak Magale Urnieta

Larrialdi klimatikoa proiektua

Berriak

Azken urteotan bizitzen ari garen muturreko emergentzia klimatikoari erantzuna emateko konpromisoa hartu du gure ikastetxeak, bere baliabide eta eskumenen barruan beti ere. Horrela, proiektu estrategiko bat gauzatu da 2022an, aipatu den konpromiso hori gauzatzeko bidean. Autokontsumora bideratutako instalakuntza fotovoltaiko bat jarri da martxan, guztira 83,7 kWp ekoizteko gaitasuna izango duena. Jasangarritasunaren ikurtzat har genezake instalakuntza hau, ohiko bideak jarraituz lorturiko energia elektrikoaren kontsumoa nabarmen jaitsi araziko baitu, baliabide berriztagarrien bidez lorturiko energiagatik ordezkatuz. Instalakuntza Europako Batasunak bideratutako Next Generation funtsen laguntza jaso du.