Lanbide Heziketan ingelesa sustatzen!!
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila atzerriko hizkuntzen gaitasuna indartzen ari da Euskadiko LHko ikasleen artean. Horretarako, %100ean finantzatutako ingeleseko ikastaroak eskaintzen dizkie Lanbide Heziketako ikasleei, eskola-orduetatik kanpo.
Hau dela eta, Urnietako Salestar ikastetxean astean 3 orduz, bi arratsaldeetan banatuta, 15:00etatik 16:30era ingeles klaseak antolatu ditugu.
Bertako ikaslei zuzenduta dago. Interesa duzuenok formulario hau bete behar duzue:
https://forms.gle/fTfHqtnjMXvMhGHo6
Izena emateko epea, ostirala, irailaren 23an amaituko da.
Jasotako eskaeren arabera antolatuko ditugu taldeak. Klaseak azaroan hasi eta ikasturtea amaitu arte izango dira.
40 euroko fidantza kobratuko dugu asistentzia bermatzearen alde. Fidantza hau, ikastaroa amaitzean itzuliko dugu, baldin eta asistentzia betetzen bada.
Aprobetxatzea merezi duen aukera interesgarria dela uste dugu.