Lanbide Heziketako izen-ematea | Salestarrak Magale Urnieta

Lanbide Heziketako izen-ematea

Berriak

AGINDUA, 2019ko maiatzaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena; honen bidez, egutegi komun bat ezartzen da non jasotzen baita zer epe dauden izena emateko eskaerak aurkezteko, onartzeko eta matrikulatzeko, 2019-2020ko ikasturtean, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoek eta pribatu itunduek eskaintzen duten hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako zikloetan; gainera, ikastetxe horietan onartua izateko eta matrikula egiteko jarraibideak onartzen dira, bai eta irakaskuntza horiek ematen dituzten ikastetxe guztietan eskaerak grabatzeko eta matrikula egiteko irizpideak ere.

EGUTEGIA

  • Eskaera aurkezteko epea: Ekainaren 3tik 14ra
  • Dokumentazioa aurkezteko epea: Ekainaren 28ra arte
  • Behin-behineko zerrenden argitalpena: Uztailaren 5a
  • Behin-behineko zerrenden kontrako erreklamazioak: Uztailaren 8ra arte
  • Behin-betiko zerrendak argitaratzea: Uztailaren 11
  • Matrikula formalizatzea: Uztailaren 11tik 17ra

IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA:
08:00-14:00 / 15:00-17:00

EKARRI BEHARREKO AGIRIAK:

Aurrematrikula epean (ekainaren 3tik 14ra):

• Nortasun Agiriaren kopia
• Adin-txikikoa izanez gero gurasoen NAN-aren kopia

Ekainaren 28rako:

OLHrako:
• DBHko ikasketa historiala (iritsi den maila artekoa)
• DBHko orientazio aholkua

ERDI MAILAKOAK:
• DBHko ikasketa historiala, edo
• OLHko ikasketa historiala edo
• Baliokidea

GOI MAILAKOAK:
• Batxilergoko ikasketa historiala, edo
• Erdi mailako ikasketa historiala, edo
• Baliokidea

Informazioa: Tel.: 943 551 789
E-mail: idazkaritza@salesianosurnieta.com
www: salesianosurnieta.com