Lanbide Heziketako izen-ematea | Salestarrak Magale Urnieta

Lanbide Heziketako izen-ematea

Berriak

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena; honen bidez, egutegi komun bat ezartzen da, non jasotzen baitira 2018-2019ko ikasturterako Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta pribatu itunduek eskaintzen duten hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako zikloetan izena emateko eskaerak aurkezteko,onartzeko eta matrikulatzeko epeak eta, zentro horietan onartua izateko eta matrikula egiteko jarraibideak onartzeaz gain, irakaskuntza horiek ematen dituzten zentro guztietan eskaerak grabatzeko eta matrikula egiteko irizpideak ere onartzen baitira.

ONARPENA ETA MATRIKULA PROZESUAN JARRAITZEKO EGUTEGIA

  • Aurrematrikula datak:

    Ekainak 4-15

ON LINE egiteko SAKATU HEMEN

  • Agiriak aurkezteko epea: Ekainak 29
  • Onartuen behin-behineko zerrendak: Uztailak 5
  • Erreklamazioak: Uztailak 6
  • Behin-betiko zerrendak: Uztailak 12
  • Matrikula egiteko ohiko deialdia: Uztailak 12-18


Idazkaritzako ordutegia:

  • 8:00-14:00 / 15:00-17:00

Goi Mailarako ekarri beharreko agiriak :
• Nortasun agiriaren kopia
• Batxilergoko edo Erdi mailako espedientea (2017-18 ikasturtean Erdi maila edo Batxilergoa amaitu baldin baduzu ez da beharrezkoa)

Erdi Mailarako ekarri beharreko agiriak :
• Nortasun agiriaren kopia
• Guraso edo tutore baten nortasunaren kopia
• DBH edo OLHko espedientea (aurten ikasi baldin baduzu DBH edo OLH ez da beharrezkoa).

Oinarrizko Lanbide Heziketarako ekarri beharreko agiriak :
• Nortasun agiriaren kopia
• Guraso edo tutore baten nortasunaren kopia
• Hemen bertan Guraso edo Tutorearen eskaera adostasuna bete. Horretarako ikaslea eta guraso edo tutorea etortzea beharrezkoa da.