
Lanbide Heziketako ikasleentzako ingeles-ikastaroa
Ostiral honetan, ingelesa indartzeko ikastaro bat hasiko dugu LHko ikasleentzat, eskolaz kanpoko ordutegian. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak % 100ean finantzatuta, astean hiru ordu emango dira urriaren 18tik maiatzaren 9ra.
Ingelesa ikasteko aukera eskaini diegu LHko ikasle guztiei. Ikastaroaren helburua ikasleen enplegagarritasuna eta mugikortasuna erraztea da, gure inguruko enpresa askok merkatu globalizatuetan jarduten baitute.
Lan-egoeren eguneroko erabilerei lotutako ikuspegi praktiko batetik landuko da hizkuntza. Hala, komunikazio-gaitasunean trebatuko dira bereziki, ahozko elkarrizketa eta azalpenak sustatuz.
Laburbilduz, ingelesa gure ikasleei komunikazioa, aukerak eta hazkunde pertsonala hobetzen lagun diezaiekeen tresna ahaltsua dela uste dugu.