Lanbide Heziketako Ate Irekiak | Salestarrak Magale Urnieta

Lanbide Heziketako Ate Irekiak

Berriak

Lanbide Heziketako ikasketak egiteko asmotan baldin bazaude, edo zure inguruan interesaturen bat ezagutzen baduzu, datorren maiatzaren 25ean, arratsaldeko 18:00etan, aukera bikaina izango duzue gure ikastetxeko zikloei buruzko informazioa jasotzeko:

OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA: Arte grafikoak (diseinu grafikoa, serigrafia…)

ERDI MAILA:

  • Instalazio Elektriko eta Automatikoak
  • Mantentze-lan Elektromekanikoa
  • Inprimaketa Grafikoa

GOI MAILA:

  • Automatizazio eta Robotika industriala
  • Sistema Elektrotekniko eta Automatikoak
  • Argitalpen inprimatuen eta multimedia argitalpenen diseinu eta edizioa

2017-2018 ikasturterako izena-emateko datak: Ekainaren 5etik 16ra biak barne.