Lan Prestakuntza | Salestarrak Magale Urnieta

Lan Prestakuntza

Berriak

Hilabete bat eta erdi besterik ez zaie geratzen ikastetxeko jarduna utzi eta enpresetara joateko praktikak egitera. Horretarako prestatzeko Saioa egin dute bi enpresetan.
Oinarrizko Lanbide Heziketako bigarren mailako ikasleak Tolosara joan dira bi enpresa bisitatzera. Zehazki, ziklo horretako ikasleak praktiketarako hartzen dituzten enpresak ikusteko aukera eduki dute. Izan ere, hilabete bat pasatxo besterik ez da geratzen bi urteko etapari amaiera emango dien praktikaldia hasteko eta horretarako aurrez egiten den prestaketa lanaren baitan sartzen da bisita hau.

Lehenik eta behin, Asira diseinu agentzia bisitatu dute. Bertako arduraduna, Asier Iraola, ikastetxeko ikasle ohia da eta berarekin solasean aritzeko aukera izan dute lan munduaren errealitatea gertuagotik ezagutzeko. Ondoren, KopyTec enpresara joan dira eta han horrelako enpresetan egiten diren erreprografia eta diseinu lanak izan zituzten aztergai. Egiazko adibideak ikusiz eta landuz aritu ziren ikasten.
OInarrizko Lanbide Heziketan, gainerako LHko ikasketetan bezala, azkeneko hiruhilekoa enpresa batean egin behar da, ikasitako ezagutzak praktikan jartzeko aukera izan dezaten ikasleek.