Lan Arriskuen Prebentzioa | Salestarrak Magale Urnieta
Prevención de riesgos laborales

Lan Arriskuen Prebentzioa

Berriak

Elektrizitate, elektronika eta mantenimenduko ikasleei zuzendutako aparteko formakuntza.

Laneko arriskuen prebentzioari buruzko ikastaroak funtsezkoak dira lantokiko segurtasuna bermatzeko. Langileei arriskuak identifikatzeko eta arintzeko behar dituzten trebetasunak ematen dizkiete, laneko istripuak eta gaixotasunak izateko aukera murriztuz. Ikastaro horietan, besteak beste, babes-ekipamenduen erabilera egokia, larrialdi-neurriak eta lan-ingurunean segurtasun-kultura sustatzea landu ohi dira. Ikastaro horiekin eguneratuta egotea funtsezkoa da lan-baldintzen aldaketetara egokitzeko eta lan-giro segurua eta osasungarria bermatzeko.

Salestarretako Lanbide Heziketako ziklo ezberdinetako ikasleek lan praktikak burutu ohi dituzte enpresetan, gaur egun lehenengo zein bigarren mailan. Lan praktika hauek burutzeko, enpresa askok ikasleek Lan Arriskuen Prebentzioko ziurtagiria izatea eskatzen digute azken urteetan, zenbait lan burutzeko edo obra eta halakoetan sartu ahal izateko oztoporik ez izateko. Geroz eta nabarmenagoa den behar honi erantzuteko asmoz, ikastetxeak ikasleei formakuntza hau ematea erabaki du, kanpoko enpresa baten zerbitzuak kontratatuz. Horrela, ikasleek 60 orduko oinarrizko PRL ikastaroa burutuko dute datozen asteetan, eta horrez gain ziklo bakoitzeko ikastaro espezifikoa ere bai. Titulazio hauek ofizialak izango dira, Industrian alta emango zaie ikasleei eta etorkizunerako hor izango dute edozein enpresa edo lanetan jarduteko. 60 ordu hoietatik, 20 presentzialak izango dira, ikastetxean egingo direnak, eta beste 40ak online egin beharko dituzte, betiere irakasleok gainbegiratuta.  Ikastaro honen finantziazioari dagokionez, ikastetxeak ikasle bakoitzarentzat suposatzen duen kostuaren %50a finantziatuko du, eta gainerakoa  ikasleak berak jarri beharko du. Edozein kasutan, zikloa eginda lortuko duten tituluaz gain PRL titulua ere eskuratuko dute ikasleek, eta beharrezkoa izateaz gain aukera oso ona dela deritzogu.