Kutxabank Sariak | Salestarrak Magale Urnieta

Kutxabank Sariak

Berriak

Abenduak 10ean, astelehena, Karrera Amaierako Sarien 42. Edizioko irabazleei sariak eta diplomak emateko ekitaldia ospatu zen Donostiako Tabakaleran.
Kutxabank-ek ematen dizkie sari hauek 2017-2018 ikasturtean amaituriko Gipuzkoako Unibertsitate-Zentroetako edota Lanbide Hezitako Zentroetako formakuntza dualari dagokion arloan espediente akademikorik onena lortu duten ikasleei.

103 ikaslek jaso zituzten Ikasketa Amaierako Sariak; ekitaldiaren buru Manuel Beraza izan zen, Kutxabank-eko lehendakaria, eta bere ondoan, Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko sailburua eta Juan Jose Alvarez EHUko katedraduna izan zituen.

Horien artean, gure ikastetxeko, Goi Mailako Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak-eko Naiara Santos Ascensión ikaslea, saritua izan zen. Bertan izan ziren, Eskola-Enpresa saileko arduraduna den Jon Urroz, Arkaitz Goñi eta Ander Loyarte irakasleak eta TROARGA S.A., heziketa dualeko formakuntza bete zuen enpresako burua, Ander Lasa.

ZORIONAK NAIARA!