Korrika 2019 | Salestarrak Magale Urnieta

Korrika 2019

Berriak

Apirilaren 4an Garesen abiatu eta 10 egunez Euskal Herri osoan zehar geldiunerik egin gabe euskararen aldeko lasterketa. Amaiera Gasteizen emango zaio festa erraldoi batekin apirilaren 14an.

Aurtengo leloa “Klika”… Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea, hautua egitea… Hautua da euskara ikastea, erabiltzea, inplikatzea, jauzia ematea. Klika da herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko neurriak hartzea… Magale eta Salesiarrak ikastetxeek ere “Klika” egin nahi dute eta egingo dute! Zapatillak jantzi eta aurrera euskararen aldeko “Klika”!

Apirilaren 13an, goizaldeko 02:03an Urnietara iritsiko da Korrika eta “Magale eta Salesiarrak Korrikarekin bat” lelopean bertan elkartuko dira, ikasle, irakasle, guraso, langile eta nahi duen oro herrian zehar izendatutako kilometro bat euskararen alde korrika egiteko.
Bestalde, apirilaren 12an, goizeko 11:30ean, herrian Korrika Txikia ospatuko da eta ekitaldi horretan ere Magale ikastetxeko ikasleek “Klika” egingo dute. Goi Mendin abiatu eta herriko plazan amaituko da ospakizuna bertso eta manifestu baten irakurketarekin. Lekukoa Magale ikastetxearen parean hartuko dute ikasle txikienek eta DBHkoek berriz Aranzubi errotondan.

ANIMA ZAITEZTE “Klika” egitera!
Informazio gehiago jakin nahi izanez gero ondorengo estekan izango duzue: www.korrika.eus

Sakatu hemen 21. Korrika bideoa ikusteko