
Koronabirusaren inguruko ekimena
NIRE GELATIK ZURE GELARA
Gure ikasleek, Koronabirusagatik ospitalizatuak eta isolatuak dauden gaixoei lagundu nahi izan diete, gutunak, marrazkiak, bideoak, komikiak, txisteak, … helaraziz. Irakasleok ere parte hartu dugu noski. Ez gara medikuak, ez erizainak, baina guk ere laguntzeko zerbait egin nahi genuen, eta hitzek zein emozio positiboek, sendatzen laguntzen dutela diote. Horregatik, gure lanen bidez energia eta animo pila bidali dizkiegu beraien egonaldia goxatzeko, arintzeko eta azkar gure artean egoteko.