Kontsumo tailerra | Salestarrak Magale Urnieta

Kontsumo tailerra

Berriak

Kontsumobidek Intxaurrondon duen egoitzan izan dira bi gai horien inguruko ezagutzak zabaldu eta ikastaroak jasotzen.

Oinarrizko Lanbide Heziketako lehenengo mailako ikasleak Kontsumobidek (kontsumoaren euskal institutoak) Donostiako Intxaurrondo auzoan duen egoitzan izan dira bi ikastaro egiten. Batetik, Internetarako nabigazio seguruaren gainekoa egin dute. Bertan, sarean ibiltzeak izan ditzakeen arriskuak aztertu zituzten, besteak beste. Hau guztia, noski, gaur egun nerabeen artean ohikoak diren sare sozial eta webgunean aintzat hartuta.

Bestalde, elikadura osasuntsuaren inguruko tailerra egin zuten. Elikagaien oinarrizko sailkapena ezagutzeaz gain, gauza batzuetatik behar baino gehiago edo guxiago jateak ekar ditzakeen kalteak ikusteko aukera ere izan zuten. Ikaskuntzari amaiera emateko, pizza osasuntsu bat sukaldatu zuten ikasleek eta ondoren, nork berea dastatzeko aukera izan zuen.
Goiz osoko irteera izan zen saio bakoitzak 90 minutuko iraupena izan baitzuen.