Kohesioa lantzen | Salestarrak Magale Urnieta

Kohesioa lantzen

Berriak

Urnietako Salestar ikastetxean 2019-2020 ikasturtea ilusioz beterik hasi dugu. Gure Lanbide Heziketako sekzioak erronka berriak martxan jarri nahi ditu, honen guztiaren helburua gure ikasleak ondo prestatuta irten eta Salesiarretako ikasleak, guregan konfiantza duten enpresek, gainontzeko zentruetatik irteten direnetatik desberdintzea delarik. Hainbat urte, 54 urte hain zuzen ere, gazteak prestatzen ditugunaren bermea hortxe dago.

Gai hau sustatzeko asmoz, atzo, Lanbide Heziketako taldeekin elkarbizitza eguna antolatu zen, adiskidetasuna, lankidetza, ahalegina, puntualtasuna eta erantzunkizuna eta abar bezalako eguneroko gaiak landu zirelarik.

Horrela, Elektrizitate-Elektronikako taldeak Urnieta eta Hernaniko hainbat tokitara abiatu ziren, beste batzuk Onddiko punta iritsi ziren eta bakar batzuk Muniskuera aztarna megalitikoak ikustera. Grafikagintzako sekziokoak berriz Donostiatik Pasaiarako ibilbidea zoragarria egin zuten.

Elkabizitza egun honek taldeak kohesionatu egiten ditu, kontutan izan behar dugu talde-lanak errespetoa eta borondatea eskatzen duela eta jarrera hau behar-beharrezkoa dela hainbat helburu lortzeko.