Kirol inklusiboa
Gaurkoan Magale-Salestarrak ikastetxeko Heziketa Ordura, Hernaniko Errugbi taldeko Andoni Lizeaga eta Jon Insausti etorri dira kirol inklusiboari buruz hitz egitera. Ordutegi desberdinetan DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketako ikasleek aukera izan dute Hernaniko Errugbi taldeak kirol inklusiboaren inguruan egiten duten lana ezagutzeko. Kirol modalitate honetan urritasun edo osasun egoera bereziren bat duten pertsonek hartzen dute parte, eta errugbia egokitu eta erraztu egiten zaie jolasteko eta disfrutatzeko aukera izan dezaten. Gure ikasleek aukera aparta izan dute errealitate desberdinak ezagutzeko eta bide batez gaiarekin sensibilizatzeko.
Mila esker Hernaniko Errugbi taldeari erakutsi diguzuenagatik eta segi horrela!