Jokin Altuna Ikastetxean | Salestarrak Magale Urnieta

Jokin Altuna Ikastetxean

Berriak

Hasiera batean urtarrilaren 27an etortzekoa zen, baina arazo pertsonalengatik aste bete atzeratu behar izan genuen Jokin Altuna pilotariaren hitzaldia. Bera izan da gure On Bosko Asteko azken gonbidatua. Amezketako pilotari gazteak bere ibilbide profesionalaren berri eman digu baita berari buruz ezagutzen ez genituen hainbat bitxikeriei buruz ere. Edozein partidu jokatzen duenean adina izerdi atera du gure ikasleek prestatutako galdeketa erantzuten.

Ordu betez, lehenengo DBHko ikasleekin eta ondoren Batxilergoa,Oinarrizko Lanbide Heziketa eta Lanbide Heziketakoekin une atsegin bat bizitu du eta garbi gelditu da Jokin Altuna profesional bezain pertsona ona dela eta edornork eredutzat hartu beharko genukeela.