Janari bilketa kanpaina | Salestarrak Magale Urnieta
Janari bilketa

Janari bilketa kanpaina

Berriak

Ikastetxeak Gipuzkoako Elikagai Bankuak sustatutako kanpainarekin bat egin du.

 

Urnietako Magale Salestarrak ikastetxeak elikagaiak biltzeko “Gipuzkoako Elikagai Bankua” GKEak sustatutako azken kanpainan parte hartu du. Ikastetxeko sekzio guztietako ikasleek oso modu aktiboan parte hartu dute eta guztira 880 € biltzea lortu da. Kopuru hori GKEari bidali zaio, eta familia behartsuenen artean bonoak banatzeko erabiliko da, premia handiko artikuluak izan ditzaten.

Galeriako karteldegian GKEak esker onez bidali digun ziurtagiria ikus dezakezue.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!