Jan eta Izan 2021 | Salestarrak Magale Urnieta
Jan eta Izan

Jan eta Izan 2021

Berriak

DBH1eko ikasleek “Jan eta Izan” proiektua martxan jarri dute.

Aurtengoan ere Magale-Salestar ikastetxeak Jan eta Izan liburuxka plazaratu du. Sei urte igaro dira lehenengo liburuxka plazaratu zenetik eta honek ikasleen artean izan duen arrakasta ikusirik seigarren aldiz plazaratzeko aukera izan dugu.Bertako edukia DBH1ko ikasleek osatu, Oinarrizko Lanbide Heziketakoek maketatu eta Grafikagintzako Erdi Mailakoek inprimatu dute. Oraingo lana, liburuxka ahalik eta jende gehiengoari zabaltzea da eta horregatik atzokoan Donostiako Egia auzoan dagoen Km. O Jatetxe beganoaren jabea, Iñaki Ubiria, izan genuen ikastetxean. Gure ikasleek oso gustora azaldu zioten egindako lana eta oso goiz polita pasa zuten  janariaren inguruan Iñakirekin izandako solasaldian.

Liburuxkaren atzekaldean agertzen denari jaramon eginez:

Jatea eta ELIKATZEA ez delako gauza bera, liburuxka honetan garaian garaiko barazkiak horien propietateak eta errezetak aurkituko dituzu euskaraz, gazteleraz eta ingelesez.

Bideo hauetan, gure neska-mutilek landare bat landatzen, haren propietateak, bitaminak, ereiteko tenpora, bilketa eta abar ezagutzen eta gozatzen egin duten aldez aurreko lana egiazta dezakezue.

Ikusi “Baratza lantzen 1A” bideoa

 

Ikusi “Baratza lantzen 1B” bideoa