Italiatik gure ikastetxera
Formakuntza jasotzen izan dira Teramoko zazpi irakasle italiar abenduaren 12tik 18ra Salestarren instalazioetan. Helburu dute ikastea ekintzailetza nola lantzen eta garatzen den Salestarretan lanbide heziketako ikasleekin.
Formakuntza biribila izaten ari dira Teramo hiriko ‘Alessandrini Marino’ institututik etorritako zazpi irakasleek. Izan ere, abenduaren 12tik 18ra bitarte, Salestarrek ekintzailetza nola lantzen duten ikasteaz gain, beste zentro batzuk ere bisitatu dituzte. Besteak beste, ‘Tknika’, Bilboko ‘Emilio Campuzano’ eta ‘Mondragon Unibertsitatea’. “Egunero tailer eta dinamika desberdinak egiten ari gara. Guk ikasleekin lantzen dugun ekintzailetza programa erakusten ari gatzaie, alegia, Euskadin ‘Ikasenpresa’ izenekoan oinarrituta gu lantzen duguna”, dio Ander Loyarte Salestarren lanbide heziketako irakasleak.
Edukiak ezagutzeaz gain, ikasleek nola barneratzen dituzten ere irakasten diete, “modu dinamiko eta metodologia aktiboak” erabilita. “Tresnak” lantzen ari direla azpimarratu du Loyartek, “beraiek gero aplikatzeko gaitasuna izan dezaten”.
Europar Batasuneko ‘European Training Foundation’ elkarteak bideratutako ‘Erasmus+’ programaren barnean dago formakuntza, hain justu, eta honako izena du: ‘Increasing teaching entrepreneurship skills among teachers’. “Ekintza guztiak bideratu ditugu italiarren erreferentzia-testuinguru horretara. Dinamika eta dokumentu guztiak sortuta daude konpetentzia transbertsalak lantzeko: talde-lana, kreatibitatea, arazoen-konpontzea…”, azaldu du Nerea Mendizabal Salestarren lanbide heziketako irakasleak
Ekintzailetzaren gaitasunak esplikatzen ari zaizkie oro har, eta ondoren Salestarrek nola lantzen dituzten: “Taldelanaren oinarrizko kontzeptuak, taldeak sortzeko jarduerak, negozio-ideiak, aktibazioa, etorkizuneko joerak… jorratu ditugun gaiak askotarikoak izan dira; beti proiektu baten kudeaketara zuzendurikoak, noski”, azpimarratu du Mendizabalek. Amaieran, simulatutako enpresa bat ere sortu beharko dute irakasleek.
Honez gain, Urnietako alkateak udaletxean ere harrera egin zien astelehenean. Honek, besteak beste, azpimarratu du Europar Batasunaren bidez italiarren bisitak duen garrantzia.