Irene Albizu, Antia lehiaketako txapeldun | Salestarrak Magale Urnieta
Irene Albizu

Irene Albizu, Antia lehiaketako txapeldun

Berriak

Magale Txikiko LH 5-eko Irene Albizuk Antia saria irabazi zuen haurren kategorian. Hori dela eta, txapeldunarekin hizketaldian aritu gara eta hona hemen berak esan diguna:

Kaixo Irene. Lehenengo gauza: zorionak!

Kaixo eta eskerrik asko!

Zer sentitu zenuen irabazlea zinela jakitean?

Oso pozik jarri nintzen eta harrituta geratu nintzen. Ez nuen uste irabazi egingo nuela. Sorpresa handia izan zen niretzat.

Nola okurritu zitzaizun “Ortzadar berri bat” ipuina idaztea?

Ortzadarrari buruz idaztea okurritu zitzaidan ortzadarrak asko gustatzen zaizkidalako. Kolore asko dituztelako asko atsegin ditut ostadarrak.

Zertaz doa ipuina? Laburpen txiki bat egingo al zeniguke?

Urnietako laino batean Eguzkia eta euri laino bat bizi dira. Beraiek ondo pasatzen ari direnean, ortzadar bat egiteko gaitasuna dute. Baina, beraiek hiltzerakoan, eskolako neska-mutilek beste Eguzki eta beste laino bat lagunak izatea erabakitzen dute, ortzadarra berriro agertzeko.

Eskerrik asko eta horrela jarraitu!

Eskerrik asko zuei!

Irene Albizu