Irakasleen formakuntza | Salestarrak Magale Urnieta

Irakasleen formakuntza

Berriak

Azaroaren 23an eta 24ean ikastetxeko bi irakaslek hamaika orduko ikastaro bat eskaini dute Ikaskuntza Kooperatiboaren inguruan Leioako Atalaia-Claret zentroan. Bertan Kristau Eskolako hainbat ikastetxetako irakasleek hartu dute parte.

Talde kohesiorako dinamikak, egitura kooperatibo batzuk eta talde-planak landu dituzte. Era berean, hau guztia sekzioan lantzen ari garen arloarteko proiektuetan nola txertatzen dugun ikusi ahal izan dute.