IKUSIZ ETA JOLASTUZ IKASI | Salestarrak Magale Urnieta
Visuende

IKUSIZ ETA JOLASTUZ IKASI

Berriak

Jolastuz ortografia lantzeko metodologia landu dute DBHko ikasleek.

DBH1eko ikasleek aurreko astean Fatima Ostolazaren bisita izan zuten. Bisitaren helburua gaztelaniako ortografiaren inguruan ikasleei laguntza ematea izan zen. Fatimak bere laguntzaileekin batera Visuende izeneko programa bat sortu du jokoen bidez ortografia landu eta barneratzeko. Telebistan hain famatua den “La Voz” izeneko programako partaide izango bailiran ortografia zuzen erabiltzen ikasteko teknikak ikusi zituzten. Gure ikasleek jolasteko eta ikasteko aukera bikaina izan zuten!