Iker Flores
ETBk daukan “El Conquistador del fin del mundo” programako lehiakidea ere izan zen duela hamarkada bat eta beraz, bi esperientziak elkarbanatu ditu.
Iker Flores (Urdiain, 1942) izan da Urnietako Salestarrek eta Magale Ikastetxeak antolatutako On Bosko Kultur Astearen lehenengo gonbidatua. Hitzaldian zehar txirrindulari profesionala izan zen urteetan lortutako garaipenak eta bizipenak elkarbanatu ditu bertaratu diren ikasleekin. 1999. Urtean debutatu zuen txirrindulari profeisonal moduan Euskaltel-Euskadi taldean. Ondorioz, hainbat proba garrantzitsutan parte hartzeko parada izan du. Hori bai, azpimarratu du lasterketa guztien “erregina” Franziako Tourra dela. Gaineratu du, momenturen batean beste txirrindulari batek esan ziola Frantziako Tourrean parte hartze hutsa garaipen bat zela eta momentu hartan berak ez zuela horrela ulertu. Bai, ordea, lehenengo aldiz Euskaltel-Euskadirekin Frantziako Tourrean ibili zenean; “orduan ikusi nuen arrazoi zuela, han egote hutsa ikaragarria zela; gogorra baina magikoa”. Parte hartze horren harira anekdota bat kontatu du. Izan ere, kirol egunkari bateko kazetari batek egin zion elkarrizketa batean sailkapen orokorrean azkena geratuta nola sentitzen zen galdetu ziola esan du. Floresek erantzun argia eman zion “duela hiru aste lasterketa hasi genuen 200 txirrindularitatik 138.a izan naiz”.
Hizketaldi argiarekin eta indarrez beteta, ETBko “el conquistador del fin del mundo” programan izandako partehartzea ere partekatu du. Hasiera batean parte hartzearekin “damutu” egin zela onartu ostean, azkenean, oso esperientzia “interesgarria, errepikatzeko modukoa” izan zela esan du.