Ikasturte hasierako guraso bilerak | Salestarrak Magale Urnieta

Ikasturte hasierako guraso bilerak

Berriak

Hezkuntza guztion lana da. Irailaren azken
astean eta urriaren lehenengo astean, arratsaldeko 18:00etan izango
ditugun bileretarako deia luzatu nahi dizuegu. Beheko taulan maila
bakoitzak duen bilera eguna azaltzen dizuegu. Elkar ikustea hezigarria
da kezkak eta lortu beharreko helburuak konpartitzeko.
Bilera honetan
ikasturtearen nondik norakoak azalduko dizkizuegu eta zuen seme-alaben
irakasleak eta tutoreak ezagutzeko aukera izango duzue.
Bertan izango zaretelakoan gaude. Zuen seme alaben etorkizuna guretzako garrantzitsua da.

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: Irailak 19
  • Batxilergoa: Urriak 3
  • Oinarrizko Lanbide Heziketa: Urriak 2
  • Lanbide Hez., Erdi eta Goi mailako zikloak: Urriak 2


Bilera guztiak arratsaldeko 18:00etan izango dira.

Futbol zelaiko aparkalekua irekita egongo da, IATren atzeko aldetik sar daiteke.