Ikasturte amaierako festa | Salestarrak Magale Urnieta

Ikasturte amaierako festa

Berriak

Ekainaren 1ean, ikastetxean bertan, guraso elkartearen laguntzarekin prestatuko dugun festara gonbidatu nahi zaituztegu.

Egitaraua ondorengoa izango da:

  • 20:00: “JAN eta IZAN” liburuxkaren aurkezpena (DBH-1 eta grafikagintzako ikasleek sortutakoa)
  • 20:45: afaltzeko pintxo aukera zabala: Tortilla, txistorra, solomoa, pizza, sardina, ganbak eta bizkotxo edo tarta. Pintxo ezberdinen txartelak aurretik eskolan erosi ahal izango dira (maiatzaren 25a, ostirala, baino lehen), baina festan bertan ere txartelak erostea posible izango da. Freskagarriak eta kafea dohainik banatuko dira. Helduentzako alkoholdun edariak han bertan ordaindu beharko dira. Jasotako dirua hurrengo ikasturteko DBH-4 eta Batxilergoko ikas bidaia finantzatzeko erabiliko da.
  • Horretaz gain Bingoa ere antolatuko dugu bai ikasle eta gurasoentzako (sari paregabeak egongo dira), joko ezberdinak eta Disko Festa. Arkume bat ere zozketatuko da eta festaren amaiera gaueko 12:00ak aldera izango da.
  • Futbol zelaiko atea irekiko da, bertan aparkatu ahal izateko.

Guztia ondo antolatzeko maiatzaren 25erako afari-festan eta baita Jan eta Izan liburuxkaren aurkezpenean parte hartuko duzuen erantzuna jaso nahi dugu (beheko zatia tutoreari beteta helarazi). Zuen seme-alabek pintxo ezberdinen txartelak erosi ahal izango dituzte familia guztiarentzat maiatzaren 22, 23 eta 25ean eskolan bertan. Festa egunean ere txartelak salgai jarriko dira baina gure antolakuntza errazteko aurreko egunetan erostea eskertuko genizueke.
Guraso Elkarteari gure eskerrik beroenak.