Ikasketa amaierako sariak | Salestarrak Magale Urnieta

Ikasketa amaierako sariak

Berriak

Ikasketa Amaierako Sariak – 43. edizioa

Abenduaren 16an, astelehena, Karrera Amaierako Sarien 43. Edizioko irabazleei sariak eta diplomak emateko ekitaldia ospatu zen Donostiako Tabakaleran.
Kutxa Fundazioak ematen dizkie sari hauek 2018-2019 ikasturtean amaituriko Gipuzkoako Unibertsitate-Zentroetako edota Lanbide Hezitako Zentroetako formakuntza dualari dagokion arloan espediente akademikorik onena lortu duten ikasleei. Modu honetan egindako lana eta esfortzua saritzen ditu.

102 ikaslek jaso zituzten Ikasketa Amaierako Sariak; ekitaldiaren buru Carlos Tamayo Kutxa Fundazioko Lehendakaria eta Ander Aizpurua Kutxa Fundazioko Zuzendaria izan ziren, beraien ondoan, Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko sailburua.

Horien artean, gure ikastetxeko, Goi Mailako Argitalpen Inprimatuen eta Multimedia-Argitalpenen Diseinu eta Edizioa zikloko Eneko Garcia ikaslea, saritua izan zen. Enekok bere formakuntza duala Irungo ALCAD ELECTRONICS S.L. lantegian egin zuen.

Atzoko ospakizunean, Salestar Ikastetxeko Zuzendaria, José Luis Pinedo; Eskola-Enpresa saileko arduraduna den Jon Urroz eta Grafikagintza Departamentuko burua den Jon Muruamendiaraz izan zituen laguntzaile.

ZORIONAK ENEKO!