Ikasenpresa azoka | Salestarrak Magale Urnieta

Ikasenpresa azoka

Berriak

Azken urteetan izan dugun arrakastaren ondoren, aurten ere, Ekintzailetza Azoka ospatu dugu ikastetxean, ikaslegoaren sormenari protagonismoa emanez.
Ikasenpresa programa ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa bat da. Proiektu horren helburuen artean dago enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa, eta abar). Gainera, beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu nahi da ikaslea eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatu nahi da.
Ikasleen Ideiak Ikasenpresa moduloan sortuak eta ekoiztuak izan dira. Iraila hasieratik merkatuko beharrak aztertzen aritu dira eta Lanbide Heziketako bigarren mailetako ikasleek konponbide berritzaileak asmatu dituzte. Era guztietako ikasenpresak aurkeztu dituzte ikastetxeko azoka honetan.