Ikasenpresa azoka 2020 | Salestarrak Magale Urnieta

Ikasenpresa azoka 2020

Berriak

Ikasenpresa programa ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan teknikak garatzen duen hezkuntza-programa da. Proiektu honen helburuen artean enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea daude (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa, eta abar). Gainera, beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu nahi da ikaslea eta horretaz gain ikastetxeen arteko elkarlana sustatu.

Programak hezkuntza-testuinguru berritzailea sortzen laguntzen du, eta ikaskuntza- metodologia bereziki praktikoa erabiltzen duenez, urteak daramatza ikastetxeak eskola-enpresak sortzen. Ikasenpresaren egun handia Eibarren izan ohi da, bertako azokan hain zuzen ere. Ikasleek beren prototipoak eta enpresak bertara eramaten dituzte beste eskolako ikasle, hezkuntza komunikate eta gizarteari aurkezteko.

Ikastetxetik arlo desberdinetako enpresak aurkeztu ziren, esaterako, negutegi automatizatu bat, botika hartzeko kaxa inteligente bat edoeta kamiseta postu bat. Ikasleak urte osoa buru-belarri diardute proiektuetan eta hori dela eta, Eibarko azoka oso egun polita izaten da euren proiektuakk aurkezteko.

Hurrengo bideoan ikus dezakezue zein giro ona izan zuten Eibarko azokan.
https://www.youtube.com/watch?v=4t3pSRWDgkI&feature=youtu.be