Ignazio Goikoetxea eta Selma Lekuona, Antia lehiaketako saridunak | Salestarrak Magale Urnieta

Ignazio Goikoetxea eta Selma Lekuona, Antia lehiaketako saridunak

Berriak

5. mailako Ignazio Goikoetxea eta 6.mailako Selma Lekuona saridunak izan dira Antia literatur lehiaketan haurren kategorian. Ignaziok lehen saria lortu du eta Selmak bigarrena. Beraiekin solasaldi txiki bat izan dugu.

Zertaz doaz zuen narrazio testuak?

IGNAZIO: Polizia, atxiloketa eta hilketa misteriotsu baten inguruan. Ez da betiko polizien istorioa, misterio handia du.

SELMA: Marraztea asko gustatzen zaion neska batek zuhaitz baten atzean atetxo bat ikusten du eta sartu egiten da. Beste dimentsio batean sartzen da eta bertan bere marrazki guztiak daude. Ezin du dimentsio horretatik atera eta abentura ezberdinak bizitzen ditu atera arte.

 

Nola bururatu zitzaizuen istorio hori?

IGNAZIO: Aspaldi aitarekin pelikula bat ikusi nuen eta ideia hortik hartu nuen, nire ikutua emanez.

SELMA: Gelan nengoen eta bapatean ideia hori etorri zitzaidan burura.

 

Nola lortzen da horrelako sari bat lortzea?

IGNAZIO: Idatzi dudan narrazioa ez da oso ohikoa, gutxitan irakurtzen da horrelako zerbait. Plangintza ere oso garrantzitsua da. Hasiera, pertsonaiak, denbora, bukaera… Horiek guztiak kontuan hartuta errazago idatzi daiteke.

SELMA: Idatzi baino lehen eskema bat egin nuen, pertsonaien deskribapenekin, tokiak… Ondoren idazten hasi nintzen eta bakarrik atera zen dena.

.