I-Hubs proiektua | Salestarrak Magale Urnieta

I-Hubs proiektua

Berriak

Joan de astean Ander Loyarte, gure lankidea, Alemaniako Bonn hirian egon zen bi egunez. Bertan, Tknikak parte hartzen duen Innovation Hubs (i-Hubs) proiektuaren hasierako bileran parte hartu zuen Ikasenpresa programaren nondik norakoak azaltzen. I-Hubs programa, UNESCO-UNEVOC-ek abian jarri duen ekimen berri bat da eta bertan, munduko 11 Lanbide Heziketako ikastetxeek hartuko dute parte, besteak beste Kenia, Filipinak, Sri Lanka, China. Proiektuaren helburua Lanbide Heziketak hurrengo urteetan izango dituen erronkei aurrea hartzea da, horretarako berrikuntza sistematizatzeko prozesu bat landuko delarik.