Hizkuntza trukea 1. Batxilergoan | Salestarrak Magale Urnieta
Penpal Batxilergoa

Hizkuntza trukea 1. Batxilergoan

Berriak

Batxilergoko 1. mailako ikasleak hizkuntza trukea proiektuan burubelarri dabiltza Estatu Batuetako ikastetxe batekin.

Batxilergoko 1.mailako ikasleak PenPal proiektuan murgilduta daude Gaztelania eta Ingeleseko klaseetan Estatu Batuetako Marylandeko ikastetxe bateko ikasleekin. Penpal hitzak gutun bidezko laguna esan nahi du, eta hizkuntz-trukean oinarritzen da. Covid19a dela eta, proiektua egoera berrira moldatu behar izan dugu eta aurten hizkuntz trukaketa ordenagailu bidez egin dugu, gutun digital eta ahozko bideo laburren bitartez. Ikasturtean zehar izandako zenbait elkarreraginen ondoren, ikasleek amerikarrei Urnietako txoko esanguratsuenak erakustea erabaki dute. Horretarako, taldeka herrira gerturatu eta 5 minutuko bideo laburrak grabatu dituzte gaztelaniaz, bertako inguruak eta kultura ezagutzera emateko asmoz.

 

Duela bi urte jarri genuen proiektu hau abian eta ikasleen artean arrakasta handia izan du, batez ere, hizkuntzen irakaskuntzari beste erabilera bat ematen diogulako. Izan ere, beste herrialde bateko adin bereko gazteekin harremantzeak eta beste hizkuntza batetan komunikatzeko gai direla sentitzeak, ikasleen motibazioa handitzen baitu.