Hizkelan | Salestarrak Magale Urnieta

Hizkelan

Berriak

Aste honetan gure eskolako irakasle ordezkaritza batek “Hizkelan” jardunaldian parte hartu du.

Jardunaldi honen helburua lanean eta hezkuntza munduan euskararen erabilera bultzatzen ari garen eragile ezberdinen arteko sinergiak bultzatu eta euskal hizkuntza lan arloan eta hezkuntza inguruan txertatu ahal izateko bideak sortu eta kanalizatzea izan da. Informazio trukaketa eta sormen espazio honetan, debate eta aurkezpen desberdinak egon dira eta hausnarketa ugari egin dira helburu batekin: euskal hizkuntzaren erabileraren normalkuntza Lanean eta Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan.