HH, LH eta DBHrako ATE IREKIAK | Salestarrak Magale Urnieta
Ate irekiak

HH, LH eta DBHrako ATE IREKIAK

Berriak

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ate Irekien Jardunaldiak

 

Urtarrilaren 12 eta 15ean talde murriztuetan Ate Irekien Jardunaldi PRESENTZIALAK ospatuko ditugu. Segurtasun neurriak bermatu nahi ditugunez, interesatutakoek aurretikako hitzordua hartu beharko dute.

Maila bakoitzen izena emateko:

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza

  • Urtarrilak 15, larunbata, 11:00etan Magale Txikin

Hitzordua eskatu

Edo telefonoz deitu: 943551782

Bigarren Hezkuntza

Magale Salestarretan urtarrilaren 12 edo 15an (aukera daiteke).

Hitzordua eskatu

Edo telefonoz deitu:943551789

Segurtasun neurriak

  • Gerturatutako guztiek norbere musukoarekin etorri behar dute.
  • Sarrera nagusian ikastetxeko langilegoa egongo da, segurtasun neurri guztiekin beharrezko guneetara bideratuko zaituztetenak.
  • Ordutegia errespetatzea beharrezkoa da segurtasun kontuengatik.
  • Bizi dugun egoera dela eta, aldaketarik suertatuko balitz berehala jarriko ginateke harremanetan izen emandakoekin. Informazioa ere eguneratuko litzateke eta aldaketa guztiak magaleikastetxea.eus web orrian agertuko lirateke.