Hezkuntza hobetzea | Salestarrak Magale Urnieta

Hezkuntza hobetzea

Berriak

Urnietako Salesiar Ikastetxea
Urnietako beste ikastetxeekin batera, Euskadiko Eskola Kontseiluak eta
Urnietako Udalak, gure Hezkuntza sistema hobetzeko elkarrekin bultzatzen duten
HEZKUNTZA HOBETZEA, JAKIN, ELKARRIZKETATU ETA EKARPENAK EGITEA” Proiektuan
parte hartzen ari da.

Ekimen hau Urnietan eta Euskadiko
beste bi udaletxeetan jarriko da martxan:
Santurtzin eta Laguardian. Honen guztiaren helburua ganorazko mahai-inguru
baten bidez hezkuntzan dauden arazoak konpondu eta gaur egungo egoera aztertzea
izango da.

Proiektu honen barruan, irakasle,
ikasle eta gurasoentzat, ikasturtearen lehen hiruhilekoan hainbat jarduera
daude aurreikusiak. Horietako bat, hurrengo azaroaren 8an, asteazkena,
arratsaldez herriko ikastetxe guztietako irakasleen artean egingo den bilkura
osoa da. Saio horretan ikastetxeek aldez aurretik proposatu dituzten zortzi gai
pedagogikoren inguruan hausnarketa sakona egingo dute.

Dagoeneko Guraso Elkarteekin bilera
bat izan da eta azaroaren 21erako
familiei deialdia
luzatuko zaie. Ikastetxetik ekitaldi hauetan parte
hartzera biziki gonbidatzen zaituztegu, proiektuaren helburu nagusi bat eskola
komunitatea osatzen dugun estamentu guztien ekarpenak jasotzea baita. Gure
hezkuntza sistema hobetu nahi badugu, guztion iritziak garrantzitsuak dira eta
iritzi horiek aintzakotzat hartu behar ditugu. Beraz, animo eta ongi etorriak
izan zaitezte Urnietako eskola guztien arteko elkarlanera!