Hezkuntza hobetzea | Salestarrak Magale Urnieta

Hezkuntza hobetzea

Berriak

Urnietako Salestarrak, Euskadiko Eskola Kontseilua eta Urnietako Udalarekin batera gure Hezkuntza sistema hobetzeko elkarrekin bultzatzen duten “HEZKUNTZA HOBETZEA, JAKIN, ELKARRIZKETATU ETA EKARPENAK EGITEA” proiektuan parte hartzen ari da.

Irakasle eta gurasoen txanda pasa ondoren orain ikasleen tartea heldu da. DBH eta Batxilergoko ikasleei erronka bat jarri diete: Nola hobe daiteke HEZKUNTZA? Gure ametsetako eskola eraiki nahiko bagenu…

Ikasleek lan artistiko bat sor dezakete Hezkuntza hobetzeko: horma-irudia, infografia, marrazkia, bideoa, visual thinking…

Hauek egindako lanetatik, lehendabizi Urnietako Udalean aurkeztuko dizuzte herriko beste ikastetxeekin batera eta foru horretan aukeratuak izaten direnak Gasteizko Parlamentura eramango dira urtarrilaren 23an ikasleen ekarpen moduan.
Saioa 3 zatitan bideratu zen:

  • 1. Erronkaren aurkezpena
  • 2. Egoera irudikatu, ikasle guztien artean ideia jasa bat egin eta zerrenda bat osatu, hauek gero talde kooperatiboen arabera hobetu beharreko egoera bat landu
  • 3. Arazoaren jatorria edo zergatiak bilatzen. Irtenbideak bilatu kontrol fitxa bat osatuz.

Amaitzeko, talde bakoitzak bere lana eta hausnarketa besteei azaldu eta denen artean egokiena aukeratu.