Hezkuntza emozionaleko tailerra
Hezkuntza emozionaleko tailerrak martxan
Joan den astelehenean Hezkuntza Emozionaleko tailerraren edizio berri bati hasiera eman genion eta esan behar dugu jada, hamazazpigarrena badela. Aurten, ikastetxean ikasten ari diren ikasleen 14 gurasok bat hartu dute, egunerokoan dituzten guztiaren artean, guri haien presentzia oparitzeko eta beren seme-alabekin, berdinekin eta eurekin harreman modu berriak bilatzeko prest egongo den talde bat egiteko.
EMOZIO ETA ORIENTAZIO Sailetik, sasoi fisikoan egon nahiko genukeen bezala, hainbat jarduera eskaintzeko komenigarritasunaren alde egiten dugu, forma ez galtzeko edo aurkitzen hasteko. Horretan, arlo fisikoan, kontua ez denez kirola denboraldi batean egitea eta une jakin batean forma lortzea, garrantzitsuena denborari eustea da. Horregatik, ikasturtean zehar, Hezkuntza Emozionaleko tailerrarekin, orain arte egin dugun bezala, forma ez galtzeko egin ditzakegun tailerreetako hitzaldien berri emango dizuegu.
Argazkian On Boskoren begiradapean, Hezkuntza Emozionaleko lan taldea ikus dezakezue.