Hezkuntza emozionala
Gure eguneroko bizimoduan oinarrizkoak ditugu bai emozioak, bai pentsamenduak baita portaerak ere; hauen ondorioz, egoera jakin batzuetan ezberdin jokatzen dugu. Batzuetan gerta daiteke, une jakin batean emozioek indar handiagoa izatea, hainbeste, non gure arrazonamenduaren gainetik jartzen diren. Beste batzuetan berriz, garrantzia pentsamenduak hartzen du sentimenduak alde batera utziaz, horrek guztiak gure eta besteekiko sentsibilitatea ezabatuko lukeelarik. Aberasgarria litzateke pertsonen arteko erlazio eta harreman egokietarako, hiru aldagai horien kudeaketa zuzena.
Emozio, pentsamendu eta portaeren interakzioaz jabetu ahal izateko, hiru hilabetez luzatuko den, gurasoei zuzendutako Hezkuntza Emozionaleko ikastaroekin hasiko gara ikastetxean, azaroaren 14 eta 16an. Ikastaro honek zuen seme-alabekin izango dituzuen harremanak hobeagoak izaten lagunduko dizue eta horrekin batera, gurasoentzat hain garrantzitsua den seme-alaben zoriontasuna lortzen.